facebook instagram youtube

Jon Goenaga

Jon Goenaga eta Libe Goenaga aita-alabek zaintzen dituzte Getariako (Gipuzkoa) Lahardi baserriko ahuakate ondoak. Duela hiru hamarkada hasi ziren ahuakatearen ekoizpenean eta Euskal Herriko lehen ahuakate ekoizleak dira.

Duela 38 urte topo egin zuen Jon Goenagak Nikaraguan ahuakate ondo batekin. Baina ezinezkoa iruditu zitzaion orduan bere baserrian hazten ikustea. Baina baserri atarian proba bat egitea otu zitzaion. Etxera bisitan joaten zen jendea asko harritzen zen fruta harekin. Gehienei higuin ematen zien, pentsa nola aldatu diren gauzak! Gaur egun, jasangarriak diren saltokietan eta bertakoa eta produktuaren kalitatea kontuan hartzen duten jatetxeetan baino ez dute saltzen.

Argazkia: Berria.

Ezaugarria: Ekologikoa.

Produktuak

  • Ahuakatea
  • Kiwia
  • Sagarrak