Goodgranel
Alfiba Detergents-ek granelean saltzen dituen garbitzeko produktuak Goodgranel zigilupean saltzen ditu. Goodgranelen helburuetako bat ahal bezain hondakin gutxien sortuz, modu jasangarrian produktu hauek saltzea da. Hau dela eta, “Metaketa, Itzulpen eta Itzulera Sistema” edo “MIIS” erabiliz hasi ziren hain produktuak saltzen, 25kg-ko ontzien bidez. Baina berehala arazo pare batekin topo egin zuten. Lehenik, behin-behinekoak baziren ere, plastiko gehiegi zeukatela ikusi zuten (3kg plastiko ontzi bakoitzeko). Bestalde, 25kg-ko ontziak mugitzea lan astuna zela (Laboreko dendariek berresten dugu). Azkenik, fabrikara itzuli, bete eta berriro saltokira eramateak karbono aztarna haundiegia eragiten zuen.
Hau dela eta, “bag-in-box” (“poltsa kutxa barruan”) izeneko sistema erabiltzen hasi ziren. Zeinaren bidez 15kg-ra murriztu dute ontzien pisua, 80g-ra plastiko kopurua eta karbono aztarna erdira, fabrikatik dendarako bidaia bitan egin beharrean, behin bakarrik egiten baita.
Ontzia ongi dago bai, baina, edukia are garrantzitsuagoa da. Baina lasai, jasangarritasuna eta kalitatea bermatuz, makina garbitzeko produktu eta detergente ekoizten dituzte, denak toxikorik gabekoak, biodegradagarriak eta beganoa dira.
Produktuak
- Xaboia


