facebook instagram youtube

Elika Kooperatiba

Ioritz, Alba eta Arantxa baratzezainek gainerako kooperatibisten babesean aurrera daramaten proiektua da Elika. Elika eta Laboreren sorrera lotuta daude, elkarrekin eta elkarren osagarri abiatu baikenuen gure ibilbidea 2017an. Elikaren lursailak Laboretik pare bat kilometrora kokatuta daude eta barazkien gure lehentasunezko ekoizlea da, garaian-garaiko kalitatezko produktuekin hornitzen gaitu egunero-egunero. Elika Kooperatiba elikadura burujabetza iparrorratz hartuta ari da lanean, osasuntsu jatea eskubidea dela sinetsita finkatzen dituzte barazkien prezioak, ekoizpen molde agroekologikoan dihardute, langileen lan-baldintza duinak bermatuz eta ekonomia sozial eraldatzailean oinarrituz. Elikaren filosofia “Herria elikatuz, lurretik iraultzen da” eta honako baloreetan oinarrituta ari dira egunerokoan lanean: garaian garaikoa, osasuntsua, bertakoa, ekoizpen naturala, lanpostu duinak, erabakiak gure esku (kooperatiba), bertako ekonomia (herrian sortu, herrian kontsumitu) eta kontsumo arduratsua.

Ezaugarria: Ekologikoa.

Produktuak

  • Letxuga
  • Kukuluak
  • Tipula
  • Tipulina
  • Zerba
  • Ziazerba
  • Kuia
  • Kuiluzea
  • Baratxuria
  • Ibarrako piperrak
  • Lekak
  • Gernikako piperrak
  • Ilar txikia
  • Baba
  • Eskarola