facebook instagram youtube

Ecortigoso

Javik aitari erreleboa hartu zion Alfaron kokaturiko frutarbolen ekoizpenean baina ekoizpen moldea erabat irauli zuen, nekazaritza biodinamikoan ari baita. Proiektuan hainbat bidaide ditu, bere filosofia plantan eman eta ekosistema orekatua sortzea ahalbidetzen diotenak (biologoa, txorietan aditua, biokimikoa, etab.). Ebro ibarrean kokatutako 26 hektareatan ekoizten ditu sagar, udare, nektarina eta melokotoiak. Tradizionalki ikustera ohituta gauden lursailez oso bestelakoa da. Naturan ahalik eta gutxien esku hartzen saiatzen dira. Frutarbolekin hasi zirenetik gaur egunera arte laukoiztu egin da inguruan bizi diren hegaztien kopurua, gero eta gehiago baitira bertan bizitzea erabakitzen dutenak. Bezperan fruta-arboletatik jasotako fruita egurrezko kaxa berrerabilgarrietan ekartzen digute astero-astero. 

Ezaugarria: Ekologikoa.

Produktuak

  • Nektarina
  • Melokotoia
  • Sagarrak
  • Udarea