facebook instagram youtube

Bordaxar

Oreretako Bordaxar baserrian Aitorrek, nahiz eta magisteritza ikasia izan, abeltzaintza bere pasioa izanik aitaren ofizioan modu profesionalean jardun eta baserriaren erreleboa hartzea erabaki du. Esne pasteurizatuaz gain, jogurtak ekoizten dituzte. Behien elikadurari dagokionez, baserrian ekoizten dute gehiena, artoa eta belarra haiek ekoizten baitute haien lursaietan, sagar patxa ere ematen diete inguruko sagardotegietatik hartuta (Petritegi eta Lizeagatik), zapore goxoa ematen du eta behiei asko gustatzen zaie. Kanpotik ekartzen dutena pentsua izaten da, behien elikaduraren %10-15 suposatzen duena. Une hauetan ekologikorako trantsizio betean daude.

Jogurt naturala (bi tamainetan), marrubizkoa eta jogurt edangarriak ekoizten dituzte. Jogurt naturala guztiz naturala da, ez diote esne gainik, esne hautsik ez eta azukrerik gehitzen ere. Gainera ez dute homogeneizatzen, urdailak filtro moduan funtzionatu dezan, gorputzak behar duen grasa kantitatea hartuz eta gainerakoa kanporatuz. Guztiok erraz liseritzekoak dira a2a2 proteina dutelako.

Ezaugarria: Ekologikoa.

Produktuak

  • Jogurt
  • Jogurt edangarriak