facebook instagram youtube

Aparola Baserria

Igor Errenteriko Aparola baserrian jaio den bosgarren belaunaldia da, txiki-txikitatik etxeko lanetan lagundu izan du eta ikasketak kanpoan burutu bazituen ere, sortetxera itzultzea eta baserriarekin jarraitzea erabaki zuen. Hau horrela, mende berriarekin batera gasnategia irekitzea erabaki zuen. Geroztik baserriko lanak eta gastegikoekin uztartzen ibili dabil.

Ardi zein ahuntz gaztak, txerrikiak eta barazkiak ekoizten ditu, zeinak Laborez gain, inguruko beste denda txikietan eta bretxako azokan saltzen ditu. Barazkiak landantzea eta zaintzea bereziki gustoko duen lana dela aitortu digu, eta horri esker lortzen ditu kalitate eta ospe haundiko babarrunak.

Berriki langile batekin batera lanean hasi bada ere, familiak lagunduta aurrera atera du baserria urteotan; hori bai, pena haundiarekin kontatu digunez, jakitun da hau azken belaunaldia izango dela.

Produktuak

  • Gazta
  • Txerrikiak
  • Tolosako Babarruna
  • Babarrun pinta
  • Babarrun txuria
  • Barazkiak