Castillo de Ablitas
Duela 100 urte baino gehiago bertako nekazari eta abeltzainak batu egin ziren, eta bertako apaizarekin hitz egin ostean kooperatiba sortu zuten produktuak salerosteko. Halaxe hasi zen egun Castillo de Ablitas izanarekin saltzen den oliba olio birjinaren lehen urratsa.
Izen hau jartzearen arrazoiak badauka baita mamia: gaur egun dorre bakarra gelditzen bada ere, erdi-aroan herrian zegoen gazteluaren omenez jarri zioten izen hori.
Ekoizterakoan ere historia eta tradizioa orduan presente daukate, teknika tradizionalak erabiltzen baitituzte soilik. Olioan aditua ez bazara, teknika tradizional hauek zer arraio diren galdetu izan diozu zeure buruari; ba oliba oso osorik ehoztea, hotzean zanpatzea, beti ere uzta jaso berriko olibekin.
Kooperatibaren nondik norakoaren informazio gehiago aukituko duzue haien web-gunean!
Produktuak
- Oliba olio birjina extra


