Urtero legez, El Watan elkarteak abiatutako elikagai bilketarekin bat egin dugunez, datozen bi astetan Saharako kanpalekuetako egoera arintzeko ekarpena egin ahal izango duzu Laboren.
2021 urteko pandemia osasun larrialdi egoeran ez zen posible izan ordurarte ohikoa zen elikagai bilketa egitea, baina 2022 urtean Laborezainek berriz ere eskuzabaltasunez erantzun zenuten. Aurten aukera berri bat izango dugu.
Azken urteak gogorrak izan dira Saharako herritarrentzat, soilik saharauiarren borondate sendo eta antolaketari esker lortu zuten pandemiari aurre egitea eta nazioartean sortu diren krisi anitzek ere saharako errefuxiatuen kanpamentuetara iristen den laguntza murriztea ekarri dute. Egoera larri honi gehitzen zaio Marokoko Gobernuak 1991 urtetik indarrean zegoen su etena hautsi izana.
Bidali dezagun aire freskoa desertura gertuko ekoizleen laboreen bidez.