facebook instagram youtube

Txikiñena

Txikiñena, Berritxun, Lea Artibai eskualdean, sortu berri den gaztandegia da.Inguruko biztanleei bertoko ahuntz eta behi esneki fresko, natural eta osasungarriak eskaintzeko helburuarekin. Aimar Bilbaok urteak daramatza abeltzaintzan lanean, eta 2020.urtearen amaieran Amalur Arrietarekin batera, ahuntz eta behi ustiategiak martxan jarri zituzten, familia ereduan oinarritutako negozioa garatzeko helburuarekin.


Ahuntzak florida arrazakoak, behiak aldiz fleckvie-ak. Azken hauek gainera,A2 ziurtagiria daukate,hau da,A2 β kaseina sortzen dute eta beste behi esne batzuk baino errazago liseritzen. Dagoeneko produktu-sorta zabala dauka merkaturatuta: ahuntz eta behi esnez ekoiztutako jogurtak, esne nahastez ekoiztutako gazta freskoa eta ahuntz gazta laktikoak besteak beste.

Ezaugarria: Ekologikoa.

Produktuak

  • Ahuntz gazta zabalgarria
  • Ahuntz jogurta