facebook instagram youtube

La Casa del Aceite

1998an sortu zen Cascanten (Nafarroa), Erroma garaitik olibadiari lotua dagoen herria, eta harrezkero olibadiaren tradizioak bere horretan dirau. Jaiotzen eta hazten ikusi dituen lurrarekiko errespetu sakona sentitzen dute, eta, ezagutzatik eta urteen esperientziatik abiatuta, etorkizunean jarritako ikuspegiarekin hobetzen eta berritzen lan egiten dute.

La Casa del Aceiteren gidaritza Mario (Europa mailako oliba olio txapelketetako dastatzailea ere bada) eta Martin anaiek daramete baina lan-taldean 1.500 nekazari inguru eta administrazioaz arduratzen direnak ere badaude. Oliba olio extra birjina soilik ekoizten dute, horretarako 200 hektareako olibondoetako olibak erabiliz. Olibondoak bi taldetan bereizita dituzte olio ekologikoaz gain, konbentzionala ere ekoizten baitute. Dena den, zigilu ekologikorik gabeko olioaren ekoizpenean ez dute inolako fitokimikorik erabiltzen. Izan ere, klima oso berezia duen eremua da, tenperatura baxuak ditu neguan eta altuak udan. Moncayo menditik hurbil, Iberiar mendikateko gailurrik altuena, non ez den arraroa elurra ikustea ekainaren hasiera arte, eta Bardeak basamortutik hurbil, Queiles haranaren bihotzean daude. Ebroren ibaiadarretako bat da Queiles harana, eta Cierzo haizearen mende daude.

Errigora ekimenarekin hasiera-hasieratik kolaboratu izan dute.

Ezaugarria: Kobentzionala eta ekologikoa.

Produktuak