facebook instagram youtube

Joxe Lizarralde

Zumarragako Agerre baserrian jaioa da Joxe, txiki-txikitatik bertan lagundu eta lan egin du. Duela 40 urte, nekazaritzak ogibidea izaten jarraituko zuela bermatzeko erabaki bat hartu behar izan zuen: behiak kendu eta giltxaurrak saltzeari ekin. Hasiera batean intxaurrak edo gaztainak landatzearen arteko ezbaian egon arren, ez da urrikitzen egindako apostuaz, oso gustoko baitu intxaurrak landatzea, zaintzea eta saltzea. Gustoko lana izanik eta ondo antolatzen denez, nahiko ondo darama eguneroko lana. Nahiz eta aitortu digun eskertzen duela tarteka lagun edota familiaren laguntza jasotzea, eta baita urte sasoi batzuetan langileren bat kontratatzen duela, landatzerakoan edota uzta biltzekoan batik bat.

Familiaren eta baserriaren oinordekotza hartzeaz gain, nekazaritza oso gustoko du Joxek. Bertako produktuak ekoizteari utzi behar ez diogula, eta inguruko nekazari eta abelzaintzan sinesteak gizarteari mesede egingo diola argi dauka. Ekoizeen partetik kimikoak alde batera utzi eta ahal bezain teknika naturalenak erabiltzeko ardura daukatela dio.

Aipatutako erabakiaren inguruan, baserriko egunerokoari buruz eta egungo nekazaritzaren egoera jorratzen dute EITBn egindako elakarrizketan.

Ezaugarria: Ekologikoa.

Produktuak

  • Intxaurrak