facebook instagram youtube

Koldo Ortiz de Ginea

Familiako lurretan lan egiten du Anuntzetan Koldok, aiton-amonenenak ziren lur beretan. Laboreren proiektuan erabateko sinismena du, gure ekoizlea izateaz gain, hastapenetik beretik da bazkidea. Bizitzan denetik egitea suertato zaion arren, azken hautua nekazaritza ekologikoan egin du. Arabako klimara ondoen egokitzen diren lekale eta barazkiak ekoizten ditu, bereziki patataren ekoizpenera bideratuta ditu lursailak. Baina kantitate txikiagoan bada ere, Arabako babarrun pinta, txitxirio eta dilistak ere ekartzen dizkigu.

Ezaugarria: Ekologikoa.

Produktuak

  • Dilistak
  • Babarrun pinta
  • Txitxirioak
  • Patata