facebook instagram youtube

Pittika Gasnategia

Erratzun kokaturiko artisau-gaztandegia da, bertan Patriciak mimoz eta dedikazio handiarekin elaboratzen ditu behi-gazta ekologikoak. Patricia jatorriz Balentziarra (Herrialde Katalanak) da baina Baztanera lanera joan eta bertan geratu eta familia osatu du. Gaztagile gisa merkaturatu zuen lehen gazta Axule izan zen, rokefort estilokoa, 300gr inguruko pusketetan dugu salgai. Lehentasunezko kontsumoa 6 hilabetekoa den arren, hortik aurrera ere jan dezakegu, hori bai bizirik dagoen gazta izanik, denbora pasa ahala zapore fuertexeagoa izango du. Berriki, esne-gordinarekin eginiko Urrezko gazta merkaturatu berri du, emmental estilokoa.

Ezaugarria: Ekologikoa.

Produktuak

  • Gazta